XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ura. Oro hartzekoak

Gure planetaren azal likidoa, hidrosfera alegia, dugu bizitza sortu zen jatorrizko ingurunea.

Organismo ororen baitan azaltzen da, nola edo hala, bere zelulen barruan, plasman, jatorrizko ingurune hori.

Ozeanoek eta itsasoek biltzen dute planetako urik gehiena, baina lurrun, euri edo izotz gisa beste toki batzuetan ere agertzen da eta garrantzi handiko funtzio ekologikoa betetzen du.

Uraren ezaugarri fisikoak eta kimikoak Dentsitatea airearena baino 775 bider handiagoa du eta biskositatea 100 aldiz handiagoa.

Tenperaturak gora egin ahala gutxitu egiten diren bi parametro ditugu: adibidez, 0ampdeg;Ctan biskositatea 25ampdeg;Ctan baino bi bider handiagoa da.

Biskositatea uretan gauzakien mugimenduari oposatzen zaion indar gisako zera da.

Era berean, gazitasuna itsasoko eta ur gezetako organismoak bereizteko balio duen muga da.

Honen balioa aldakorra da, mendi errekastoetako %.0,05 eta ozeanoetako %.35 bitartean dabilelarik.

Uraren presioa handiagotu egiten da sakoneraren arauera eta espezierik gehienentzat muga faktorea da.

Itsas uren osagai nagusia kloruroak dira, ur gezena karbonatoak direlarik, bikarbonato potasikoa bereziki.

Elementu kimiko hauez gainera, bi ur mota hauek bestelako substantziarik ere badute suspentsioan.

Ura komunikazio bide Lehorrean gertatzen denaz guztiz bestela, ikusmena bait da animalia askorentzat (hegaztiak, kasurako) zentzu organu nagusia, uretan ikuseremuak dezena batzuk metrotan du muga baldintza egokietan.

Usaimena eta dastamena garrantzizkoak dira uretako organismoentzat eta, horretarako, perfekzio handiko organu hartzailez horniturik daude; horrela, arrain askok, marrazoek bezala, dastapapilak dauzkate beren epidermisean zehar, eta beste batzuek bizartzarrak dauzkate harrapakina sakoneko basatza-ur uherretan detektatzeko.

Ur ingurunearen ezaugarri bereziek soinuak abiadura handiz hedaraztea lortzen dute (1.450 m/s gutxi gora behera, airean 335 m/s den bitartean) eta distantzia handietan entzun ahal izatea.

Hainbat zetazeok soinu-dei serie konplexua garatu du, antza denez informazio trukerako eta elkarrengandiko kilometroak eta kilometroetako urrunaldian beren arteko kontaktuari eusteko.

Mugimendua ur ingurunean Organismo planktoniko xumeenak suspentsio pasiboz mantentzen dira uretan, hau gehien bat beren gorputzari ura baino pisu espezifiko txikiagoko substantziak erantsiz edo flotagailu gisako funtzioa duten hutsuneez edo gas beteez lortzen dutelarik.

1. Likidoa da uraren agertze itxura arrunta eta horrela osatzen ditu itsasoak eta ozeanoak, kontinenteetako urak bezala (ibaiak, lakuak, e. a.).

Modu honetan erabilgarri gertatzen da izaki bizidunentzat.

2. Berezko zikloari jarraiki, itsasoko lurrunketa bidezko urak hodeiak egiten ditu, hauek haizeak eramanda urruneko tokietaraino iristen direlarik, han euri itxuran ingurunera itzuliz.

3. Urtaro hotzean (poloetan eta mendialde garaietan berdin), ura solido itxuran azaltzen da, izotz edo elur gisa, alegia.

Organismo biziak ez daitezke honetaz balia: lehorraldi fisiologikoa da.